Ni nüzüren aurkespena Azkoitiako Mataderoan,
2012ko abenduaren 16ean, 19.00 etan.
2012ko abenduaren 16ean, 19.00 etan.
Présentation de Ni nüzü au Matadeixe d'Azkoitia,
le 16 décembre 2012, à 19H.
Klara donea kalea, 40. Azkoitia.
NI NÜZÜ
Iraupena : 46min
Egilea, soinu-hartzailea eta muntatzailea: Myriam Ayçaguer
Ekoizlea: ARTegia
Egilea, soinu-hartzailea eta muntatzailea: Myriam Ayçaguer
Ekoizlea: ARTegia
Euskal Herriko herri gehienetan, etxe bakoitzak badu izen bat,
betidanik berdina, etxeari eta etxekoei nortasuna ematen diena. Ni nüzü
soinuzko dokumentalean, egilea Santagraziko etxalde batetara itzultzen
da, bere amonaren etxera, segidarik gabe egon den baserri bat eta non
laborantxako lanak geldituak diren iada. Bere mikrofonoekin eta
familiaren laguntzarekin, etxe zaharrean eguneroko soinuak grabatzen
ditu eta haur denborako soinuen berpizten entseatzen da. Lan honek nahasten ditu soinu horiek eta ahots batzuk – amonarena,
ondoko herrietako jakile batzuena – etxe izenei buruz mintzatzeko: zoin
da herrietan izen horietaz eginik den erabilera, zoin den bere ustez
izen horien esanahia…
Ni nüzü osoa xiberutarrez grabatua izan da; gaztelanierazko azpitituluak dituen bertsioan aurkeztuko da.