IRRADIA, atelier d'expérimentation radiophonique

 

Le centre d'art contemporain d'Huarte propose un atelier d'expérimentation radiophonique du 21 au 24 août 2023. Cet atelier, mêlant théorie et pratique, sera imparti par Xabier Erkizia et Lucas Rullo de l'association AUDIO-LAB.ORG. Myriam Ayçaguer y est invitée à présenter quelques-unes de ses créations, entre autres le projet Ni nüzü qui avait été accompagné par l'association ARTegia au moment de sa réalisation et de sa diffusion.

Uharteko arte garaikide zentroak irrati esperimentaziorako lantegi bat eskaintzen du 2023ko abuztuaren 21tik 24era. AUDIO-LAB.ORG elkarteko Xabier Erkizia eta Lucas Rullok dute emango teoria eta praktika uztartzen dituen tailer hau. Myriam Ayçaguer gonbidatua da bere sorkuntzetako batzuk aurkeztera, besteak beste Ni nüzü ARTegia elkarteak lagundu zuena bere obratze eta hedatze unean.

 
EMAN IZENA / INSCRIPTION

IRRADIA | SOINU LANTEGI TEKNIKOA

Duela ia mende bat, Italiako mugimendu futuristak argitaratu zuen manifestu ugarietako batek irrati-hizkuntzaren iraultza proposatu zuen. Irratiak, bitarteko eta teknologia gisa, lehen urratsak ematen zituen arren, liluragarria da beren proposamenek oraindik ere apurtzaileak izaten jarraitzen dutela irakurtzea, gaur egun ezagutzen dugun irratiarekiko gutxienez. Izan ere, nahikoa da hedabide honen historia berrikustea, irratiak iraultzarako grina eta mundu berriak irudikatzeko joera beti lagun izan dituela ohartzeko. Irratiak berezkoak dituen haririk gabe transmititzeko, ezinezko geografiak proposatzeko, gorputza desegiteko eta berriro amaigabeki birsortzeko eta erreplikatzeko botereak beti eman dio bide irudimenari, eta oraindik ere, gaur, izaera horri eusten dio. Agian horregatik, errazagoa egiten zaigu irratia askatasunarekin lotzea, ariketa hori, adibidez, telebistarekin edo internekin egitea hainbeste kostatzen zaigun bitartean. Badu zerbait irratiak, oraindik ere gaur, amets egitera gonbidatzen gaituena.

Lantegi honek, gaur egun irrati librea egiteak zer esan nahi duen pentsatzea eta deszifratzea proposatu nahi du, duela ia mende bat Marinettik eta haren lagunek proposatu zuten bezala, baina bitarte horretan irratiari gertatu zaion guztiari erreparatuz. Irratia ispiluaren aurrean jarri duten lanak entzunez, eta batez ere, aurrez aurre topatu dituen erronka sozial, politiko eta estetikoen aurrean jarriz, sormenezko egoera bat proposatu nahi dugu, gaur egun irrati-hizkuntzak eskaintzen dituen aukera amaigabeekin esperimentatu ahal izateko. Esperimentazioari eskainitako topaketa teoriko-praktiko bat proposatu nahi dugu, orain podcastari esker bigarren gaztaro moduko bat bizi duen, baina bereziki bere desagerpenari behin eta berriz aurre egitera (gaizki) ohitu den hedabide baten bueltan.