Ligoletako olha – Ardiak, gatz jaten
Ardi batzuek, Ligoletako artzainek korrale erdian utzi dieten gatz harria milikatzen eta hortzekin karrakatzen dute.
egilea: Myriam Ayçaguer
iraupena: 1'39
iraupena: 1'39
Ligoletako olha – Saiak, ardia jaten
Goiz hartan, ardi bat hil zen Ligoletako olhan. Ordu batzu berantago, berrogei hamar bat sai gorpuaren ondoan ziren, arragi zati batentako borrokan.
egilea: Myriam Ayçaguer
iraupena: 1'55
iraupena: 1'55
Bidarte – Eihera
Bassilour-eko eihera 1741 geroztik erabiltzen dute. Urrak eihearen egurrezko erroteriak ebil arazten ditu, harriak ogi-bihiak zapatzen…
Bassilour-eko eihera 1741 geroztik erabiltzen dute. Urrak eihearen egurrezko erroteriak ebil arazten ditu, harriak ogi-bihiak zapatzen…
egilea: Stéphane Garin
iraupena: 1'38
iraupena: 1'38
Utziko oihana – Tzintzarrada
Olhatik Santagrazira irasten den artalde bat Utziko oihan erdian itxoiten dugu. Bezperan, artzainek transhumantzia egunetan erabiltzen dituzten zintzarriak ezarri zizkieten ardiei.
egilea: Myriam Ayçaguer
iraupena: 3'07
iraupena: 3'07
Atherei – Transhumantzia egun bat
Giroa herrian, transhumantzia egun batean. Artaldeek
eskualde-errepideko trafikoaren saihesteko hartzen duten «bide
zaharraren» ondoan gara. Jean-Yves Murcuillaten ardiak entzuten ditugu,
Larraneko Pista olhatik Eskiulara irasten ari direnean.
egilea: Myriam Ayçaguer
iraupena: 6'35
iraupena: 6'35
Bidarrai – Eliza
Asuntzioneko eliza Bidarraien da. Erdi Arokoa da eta 1625ean partez berritu zuten. Eliza honek kanpai-horma bat badu. Bere zeinuak entzun ditzagun…
egilea: Stéphane Garin
iraupena: 1'00
iraupena: 1'00
Santa-Grazi – Ile moztea
Momentu bat Santagraziko bi artzainekin, ardien ilearen mozten ari diren bezala, aizturrekin, « moda zaharrean » batek esaten digun bezala…
egilea: Myriam Ayçaguer
iraupena: 3'40
iraupena: 3'40
Soinumapa.net proiektua fonografian oinarritua da, erran nahi baita gure ingurameneko soinuen grabaketetan eta entzunaldietan. Sarean entzugai diren beste mundu osoko soinu mapa aunitzek bezala, Soinumapa.net-ek, Euskal-Herrian egin entzuteko dokumentu bilduma bat proposatzen du interneten. Besteak beste, entzugai dira hirietako soinuak, naturakoak, musika eta kantuak, haizearen harrabotsa, urarena, animalien garrasiak, jendearen botzak.... Soinu guzi horiek entzun daitezke, bai eta telekargatu ere, eta nahi duenak bere soinuak partika ditzazke.